shutterstock_703607812

S&F Consultantsek Durangaldeko Mankomunitateari lagunduko dio Plan Estrategiko berria definitzen

S&F Consultantsek Durangoko Merinaldearen Mankomunitateari lagunduko dio 2021-2024 Plan Estrategikoa definitzen eta egiten, lurraldeak dituen behar, erronka eta aukera berriei erantzuteko.

Gobernantza-eredu ireki eta kolaboratibo batean oinarrituta egingo da plana, herritarren, eragile sozialen eta eragile ekonomikoen arteko harremanekoa, eta herritarren parte-hartzea, elkartasuna, ekitatea eta guztien ongia sustatuko duena. S&F Consultantsen uste dugu parte-hartzea ezinbesteko trakzio-tresna dela lurralde baten garapen jasangarrirako. Hala, lurraldeko hainbat eragilek parte hartuko dute prozesuan: tokiko garapena, gizarte-ekintza, hezkuntza, kultura, kirolak, merkataritza, etabar. Hauen ekarpen eta iritziak bereziki baliagarriak izango dira Plan berria eratzeko, beraien esperientzian oinarrituz.

Covid-19ren inpaktua dela eta, batez ere online tresnen bidez lan egingo dugu, parte hartzeko dinamika berritzaile eta eraginkorren bitartez.

Plan berriak lehentasunezko arloei lotutako zeharkako politikak proposatuko ditu, hala nola iraunkortasuna, berrikuntza, berdintasuna eta euskara. Gainera, gobernantza-eredua, egitura eta antolaketa, prozedurak, zereginak, herritarrekiko harremana, baliabideak eta lankidetzak finkatuko ditu, erakunde osoaren ekintza hiru eremutan ezarritako helburuak betetzera bideratzeko: herritarrak, toki-garapena eta antolamendua.

Hori guztia egingo da lurralde jasangarria, berritzailea eta ekitatiboa lortzeko, Nazio Batuek 2030erako ezarritako Garapen Iraunkorreko 17 Helburuen ildotik, pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta pertsona guztientzako oparotasuna ziurtatzeko.

Mankomunitatea 1971n eratu zen, eta gaur egun Abadiño, Atxondo, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria, Zaldibar eta Garai udalerriek osatzen dute. Guztira, 55.000 biztanle inguruko eskualdea.

S&F Consultantseko lan-taldeak bere esperientzia ekarriko du, bai plangintza estrategikoan, bai gobernu-planetan, partaidetzank, garapen jasangarrian eta politika publikoen ebaluazioan. Teresa Hormaeche izango da lantaldearen burua eta Ibane Muniategi, Aitor Lobato, Iker Barrondo eta Julia Heredero izango ditu lagun.

Proiektu berri honekin, S&F Consultantsek lurralde-garapen jasangarria bultzatzen jarraitzen du, eta lurralde-lehiakortasuna eta kudeaketa publiko aurreratua sustatzera bideratutako estrategiak diseinatzeko eta lantzeko helburua ere indartzen du.

Etiketak: Etiketarik ez

Comments are closed.