Gure lan-taldearekiko eta gainontzeko eragileekiko konpromisoa.

S&F Consultants-ek bere lan-taldearekiko eta gainontzeko eragileekiko duen giza erantzukizuneko politikak berdintasuna, bateragarritasuna, gardentasuna, iraunkortasuna eta elkarrekiko onura suspertzen ditu.


Responsabilidad social de S&F Consultants

Horrela izanda, GEE-rako plan bat ezarri dugu, honako ekintzen bidez:

  • Bizitza pertsonala eta lana bateratzearen aldeko praktikak aurrera eramanez. “Más Familia” Fundazioaren efr 1000 estandarraren araberako egiaztapena lortu dugu, Osasun eta Gizarte Politikako Ministerioak onartutako araua.
  • Enpresan berdintasuna lantzeko plana diseinatu eta ezarriz, lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko neurriak: telelana, lanaldi mota ezberdinak (jarraitua, zatikakoa, etab.), ordutegi malguak…
  • Enpresaren kudeaketako gardentasuna.
  • Langileen prestakuntza eta barne komunikazioa hobetuz, talde lan ekintza eta barne aurkezpenen bidez, alde ekonomikoan eta enpresako politiketan gardentasun handiko maila izanez.
  • Ingurumenean dugun eragina murriztuz, batez ere, inprimatzeko sistemen kontsumoa aurreztuz
  • Gure bezeroen gaitasunak hobetuz (proiektuen garapenaz aparte), metodologiak, kasuak eta iritzi artikuluak garatuz
  • Planifikazioaren lehenengo faseetan, instituzio ezberdinei tokiko eta eskualdeko garapenari buruz daukagun ezagutza emanez
  • Gizarte erantzukizuna, ekintzaile berriei lagunduz edo gizarterako onuragarri diren proiektuak garatuz.

Erantzukizunez lan egiteko dugun moduak, merkatuan fidelitate maila handia, barne errotazio baxua eta ingurumenarekin harreman hobea izaten laguntzen digu.